Errenteriarentzat lehentasunezkoa da Altza-Galtzaraborda topoko linea Errenteria Irabazizentzat, eta horrenbestez, lan horiek lehenesteko eskatu du.
Galtzarabordako geltokia. Argazkia: Herri Bizia
Errenteriarentzat lehentasunezkoa da Altza-Galtzaraborda topoko linea Errenteria Irabazizentzat, eta horrenbestez, lan horiek lehenesteko eskatu du. Topoaren erabiltzaileek azken egunotan Euskotren eta Eusko Jaurlaritzak abiatutako kanpainarekin topo egin dutela dio Irabazizek, “Errenteria, hondartzarako giroa. Kutsatu gabe. Topo gehiago, Gipuzkoa hobeagoa leloa duen kanpaina ikusi dugu”. Kanpaina horren barruan, Zumaia-Hendaia zatiko erabiltzaile diren 11,3 miloi pertsonen artetik, %75 ez dela Donostian bizi diote. Errealitate horrek eraman du Irabaziz, berriz ere, Altza eta Galtzarabordako geltokien arteko lotunea egiteko lanei lehentasuna ematea eskatzera: “Obra proiektua idatzita dago, baina Eusko Jaurlaritzak ez du egun finantziazio konpromisorik. EAJk eta PSE-EEk ere ez dute inplikazio argirik Oarsoaldearentzat ezinbestekoa den proiektuan”.
Oarsoaldea berriz ere “zokoratu” dutela uste du Irabazizek, “lehenetsi egin baitute Donostiako metroa egitea eta horri 200 miloi euroko diru zatia ematea”. Donostiako metroa lehenestea “akatsaz” jo du, “diru horrekin Gipuzkoa osoan egin daitezkeelako lanak garraio publikoaren erabilera sustatu, eta praktikoagoa eta sozialagoa egiteko. Halaber, Erreterian zein Oarsoaldean bizi garenon bizitza kalitatea hobetuko luke”.