Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Berronartu beharreko TAO-ko langile guztiak berriro kaleratuko dituela udalak salatu dute

Epaiek langileei arrazoia eman diete, eta kasu batzuetan udalak berronartu egin beharko ditu. Hala egingo duela, baina berriz ere kaleratuko dituztela salatu du ELAk.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/27

Uxue Mingo, Irune Moreno eta Javier Duran gaurko agerraldian.

TAO-ko langile ohiek agerraldia egin dute gaur ELA sindikatuak Errenterian duen egoitzan. Triste eta haserre azaldu dira, eta gogor salatu dute udalak hartu duen azken erabakia langileen izenean mintzatu diren Irune Moreno eta Javier Duran langileek, eta ELAren Oarso Bidasoko arduradun Uxue Mingok. Errenteriako Udalaren kontrakoak izan direla epai guztiak azaldu dute: “Kasu batzuetan, epaitegiek adierazi dute bidegabeko kaleratzeak izan direla, eta kalte-ordaina ordaintzera zigortu dute udala. Kalte-ordain hori ez da alkatearen edo zinegotzien patrikatik atera, Errenteriako biztanleenetik baizik”. Beste kasu batzuetan, berriz, zaintzagatik lan jardunaldia murriztua zuten langileen kasuan langile horiek berronartzera kondenatu dutela epaitegiek udala jakinarazi dute, “oinarrizko eskubideak urratu zituela langileak kaleratzerakoan esan du epaiak”. Azken epaiak jasotzerakoan “itxaropentsu eta pozik” zeudela langileak esan dute, “gure aldarrikapenak epaitegietan berretsi zituztelako, eta gure enplegua bermatuta gelditzen zelako”. Ezustea jaso zuten, ordea, udalak langileen ordezkari sindikalak asteazkenean bilerara deitu zituenean, “berronartzeei buruz hitz egitera gindoazela uste genuen, baina udalaren asmoa ez zen hori inondik inora ere. Udalak berronartu beharreko langile guztiak berriro kaleratzeko asmoa zuela jakinarazi zigun”. Langileen ordezkariekin kontsulta epea zabaldu duela udalak orain erantsi dute Moreno eta Duranek. Udalak gaiarekiko hartu duen jarrera, “sinesgaitzat eta onartezintzat” jo dute, “lehenik eta behin langileak kaleratu, eta gero, jasotako epai guztiak betearazi ordez, berriz ere kaleratze prozesu bat hasi du. Errenteriako Udalak langileen eskubideak urratu ditu sistematikoki prozesu honetan, eta kontrako epaiek ez dute eragin bere jarrera birplanteatzerik. Egoera honetan udala publikoki salatzera gatoz”. “Despotismoa” egotzi diote udalari eta epaitegien mandatua bete dezan exijitu diote, “langile hauek behin betikoz berronartuz beren lanpostuetan. Bada garaia, udalak bere erantzukizuna eta egitekoak onartu ditzan eta udal gisa jardun dezan, bere herritarren defentsan eta ez interes pertsonalen defentsan. Langile guztiek dute enplegu duin baterako eskubidea, eta bada garaia Errenteriako Udalak oztopoak jartzeari utz diezaion”. Berronartu beharreko langileak berronartu arte salaketekin eta borrokan jarraituko dutela esan dute azkenik, “langileon eta herritarron defentsan”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.