Osasun Araudia betetzeko, eta garbiketa eta mantenu lanak egiteko itxiko dute hilaren 31tik abuztuaren 15era arte.
Galtzaraborda kiroldegia itxita izango da hamabost egunez.
Geldialdi teknikoa dela–eta, Galtzarabordako kiroldegia itxita izango da hilaren 31tik abuztuaren 15era arte. Osasun Araudia betetzeko, eta garbiketa eta mantenu lanak egiteko itxiko dute. Horrenbestez, Galtzaraborda kiroldegiko bi igerilekuak hustu eta garbitu egingo dituzte eta indarrean dagoen araudiari jarraituta, instalazioa fumigatu eta legionellaren prebentziorako lanak egingo dituzte.
Baraungo estali gabeko igerilekuak, zein Fanderiakoak ohiko ordutegian izango dira zabalik, eta igerileku eta muskulazio aretoko zerbitzuak eskainiko dituzte. Bazkideek instalazioetara sartzea harpidetzaren barruan dute.