Eskualdeko hiru igerilari Madrilen lehian ari dira. Espainiako infantil mailako txapelketa da eta igandera arte egongo dira bertan.
Leire Arozena, Lucia Cemborain eta Naia Garcia Madrilen dira, igerian lehiatzen
Eskualdeko hiru igerilari Madrilen lehian ari dira. Espainiako infantil mailako txapelketa da eta igandera arte egongo dira bertan.
Naia Garcia, Leire Arocena eta Lucia Cemborain dira igerilariak. Lehenak 4 probatan parte hartuko du: 50, 100, 200 eta 400 metro librekoetan, hain zuzen. Arocenak, 2 proba egingo ditu: 50 eta 100 metro librean. Eta Cemborainek 5 proba egingo ditu: 200, 400 eta 800 metro librean eta 100 eta 200 metro tximeleta estiloan.