Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Bosgarren postu hori finkatzea izango da erronka igandean"

Hibaikako emakumeak bikain aritu dira Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Bosgarren postua lortu dute, eta hori finkatzea eta ahal badute hobetzea izango dute erronka igandean Javi Perez presidentearen hitzetan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/09/03

Hibaikakoak joan den osteguneko Kontxako sailkapenerako estropadan.

Madalen ontzia bosgarren sailkatu zen atzo jokatu zen Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Ongi aritu ziren Hibaikakoak, bikain, bigarren txandan, eta bigarren luze ikusgarria eskaini zuten. San Juango Batelerek markatu zuten denborarik onena, eta Hibaika 0:19,76ra gelditu zen 11:01,42ko denbora eginda. Pozik dago taldea emaitzarekin. Hala aitortu du Hibaikaren presidente Javi Perezek, atzoko estropadaren ostean sentsazio oso onak dituela klubak esan du, “ezin hobeak. Aurtengo denboraldia nola hasi dugun kontuan hartuta, praktikoki ontzia uretan izango zen zalantzan izan dugunean, bikain aritu dira”. Kontxaren bigarren jardunaldiari begira, atzo lortutako bosgarren postu hori mantentzea izango dutela erronka Hibaikako emakumeek esan du Perezek, “ahal bada, zerbait gehiago lortzera joango dira, baina uste dut bosgarren hori mantentzea dagoeneko lorpen handia izango dela. Goian dauden lau ontzien maila, teorian handiagoa da, eta egia da haize eta itsaso aldaketa izango dela eta agian aukera dagoela denbora hobetzeko. Hala ere, bosgarren postu hori finkatuta, ETE liga gure aurretik amaitu duen Donostiarra ontziaren aurretik sailkatuko ginateke. Gorago begiratzea badago agian, baina oinak lurrean, postu hori finkatzea izango da erronka”. Hibaikako emakumeek ontzia zintzilikatzekotan izan ziren denboraldia hasi aurretik, baina hala ere, Madalen uretan izatea lortu dute. Hiru beterano ari dira egun, baina gainontzeko arraunlariak harrobiko jubenilak dira eta arraunaren olinpiada den Kontxako Banderan izatea dagoeneko izugarria dela nabarmendu du Perezek, “satisfazioa arraunlarientzat eta klubarentzat. Irabazi zuten azkeneko bandera, Plentziakoa, ontzian bost jubenil zirela irabazi zuten, ontzi gaztea da oso, bizpahiru beterano dituena, baina oso gaztea da. Bi markak jubenilak dira. Emaitza oso oso ona da, bigarren luzea San Juanek baino hobea egin zuten”. Beste urteetan izan duten urduritasun eta presioaz ere mintzatu da Perez: “San Juanekin batera faboritoa izan denean Hibaika presioa sumatzen zen, urduritasuna arraunlarien artean, klubeko kideen artean baita zaleen artean ere. Aurten presiorik gabe irten dira uretara, lasaiago, eta bikain ari dira”. Zaleei ere egin die deia Hibaikako presidenteak, datorren igandean ere Donostiara bildu daitezen: “Espero dugu zale ugari animatzea arraunlariak babestera. Jendea behar dugu bertan, ez soilik bandera irabazteko aukera dagoenean, baita bestelakoetan ere, emakumeei animatzen aurten egiten ari diren lan handiarengatik”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.