Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Sei segundoko errentarekin, Batelerek eskura dute bosgarrengo Kontxa

Mutiletan, San Pedrok estropada oso txukuna osatu zuen, aurkariaren erritmoari eutsiz

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2018/09/03
Batelerek beren nagusitasuna berretsi dute. Azkarrenak izan dira  Kontxako bandera irabazteko lehen jardunaldian, sailkatze estropadan Riveirako galiziarrek sortu zituzten zalantza guztiak uxatuz. Oriorekiko zazpi segundoko errenta lortu dute arrosek, eta are tarte handiagoa, 25 segundokoa, Donostiarrarekiko. Izan ere, ETE Ligako irabazleak, atzo, ez ziren sobera fin ibili. Seigarren izan ziren, Arraun Lagunak eta Hibaikaren atzetik. Errenteriarrak itzulera ikusgarria egin zuten, beren txandan lehen unetik aurreratu zen Arraun Lagunak traineruari lau segundoko arteko tartea janez. Honenbestez, datorren igandean, San Juan, Reveira, Orio eta Arraun Lagunak lehiatuko dira, eta Hibaika, Donostiarra, Kaiku eta Tolosaldea, bigarrengoan. Etxeko lanak txukun eginda, astean zehar igandeko estropada txukun prestatzeko lanean buru belarri ariko dira sanjuandarrak, Kontxako bosgarren bandera etxera eramateko irrikaz. San Pedro, eutsiz Mutiletan, estropadak, denetik izan du lehen jardunaldian. Palen txokeagatik Urdaibairi ezarritako zigorrak, Hondarribiaren aukerak handitu ditu. Zirrara ez da falta izan, ez eta, noski, polemikarik ere. Helmugan 19:26ko denbora egin zuten Zierbenak eta Urdaibaik, nahiz eta zigorra tarteko, azkenik, 20:15e denbora duten bermeotarrek. Segundo bakarrera Hondarribia, lehen txanda nagusitasun osoz irabazita, 19:27ko denborarekin. Honenbestez, igandean, lehen txandan, Zierbena, Hondarribia, Santurtzi eta Cabo ariko dira ohorezko txandan eta hiru lehenek dute bandera etxera eramateko aukera gehien. Lehia horretatik kanpo, baino harro eta pozik, sanpedrotarrak. Azkenak izan ziren, baina oso estropada txukuna osatuta eta kontrarioen erritmoari eutsiz, batez ere lehen luzean. Honenbestez igandean moreak gogotsu eta gozatzera irtengo direla ziurra da. Sailkapenak emakumeak San Juan 10:41,66. Riveira 10:47, 76 Orio 10:48,86 Gu Arraun 10:55.40. Hibaika 11:01,42. Donostiarra 11:06.66. Kaiku 11:06,76. Tolosaldea11:15,66. Sailkapena gizonak Zierbena 19:62.20 Hondarribia 19:27,06 Santurtzi 19:41.32 Cabo 19:43.22 Orio 19:47. 16 Donostiarra 19:59.18. Sanpedrotarra ae 20:00,64. Urdaibai 20.15.64    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.