Antzeman diren hutsuneak, eta suteen prebentziorako hartu diren neurriak ezagutu nahi dituzte
Batzar Nagusietako Ahal Duguren taldeak Pasaiako Portu Agintaritzak eta aldundiak suteen prebentziorako lantzenari diren
hitzarmena eskuratzea exijitu du. Hitzarmenaren xehetasunak ezagutu nahi dituzte, hartu diren neurriak zein diren, eta baita portuaren jardueran zein hutsune antzeman dituzten ere.
Horrez gain,
badia inguruko herritar eta kolektiboak informatzea, eta herritar eta askotariko kolektiboen ahotik azaleratu diren kezkak eta iritziak kontuan hartzea eskatu dute.
Ahal Duguren ustez, abuztuaren 2ko suteak agerian utzi zuen larrialdien aurreko erantzuna asko hobetu beharra dagoela.
Azkenik, halako neurriak hartzen zergatik berandutu diren hainbeste galdegin dute.