Hilaren 10etik 23ra (biak barne) izango da itxita mantentze eta garbiketa lanak egiteko.
Fanderiako igerilekua itxita izango da hilaren 10etik 23ra biak barne.
Osasun araudia betetzeko eta egiten ari diren hainbat garbiketa eta mantentze lanak direla eta, Fanderiako igerilekua itxita izango da hilaren 10etik 23ra bitartean. Urtero egiten du udalak geldialdi teknikoa.Igerilekua erabat hustu eta garbitu egingo dute, eta horretaz gain, legionelosia prebenitzeko eta fumigatzeko lanak egingo dituzte. Ohiko iturgintza eta igeltserotza lanak ere egingo dituzte aipatu epean.
Iragazte sistema aldatu eta area girotzeko eta hezetasuna kentzeko sistema berriak jarriko direla jakinarazi du, bestalde, udalak. Guztira 200.000 euroko inbertsioa egingo du.
Erabiltzaileek Galtzarabordako igerilekua izango dute eskura ohiko ordutegian Fanderiako lanak egiten dituzten bitartean, igerilekua eta fitness zentroa zerbitzuak eskainiko dituzte.
Beraungo igerilekua
Beraungo udal igerilekuen udako denboraldia, bestalde, igandean (hilak 9) amaituko da.Izen emate eta ikastaroen gaineko kontsultak Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran egingo dira, edota 943 44 96 90 telefono zenbakian.