Euskal Memoria Fundazioaren eskutik, Gogoan hartzeko izenak erakusketa zabaldu zuen Oiartzungo Udalak atzo, eta hilaren 16ra bitartean izango da hura bisitatzeko aukera.
Atzo inauguratu zuten ‘gogoan hartzeko izenak’ erakusketa.
Euskal Memoria Fundazioaren eskutik,
Gogoan hartzeko izenak erakusketa zabaldu zuen Oiartzungo Udalak atzo, eta hilaren 16ra bitartean izango da hura bisitatzeko aukera.
Joseba Zabalza egileak zuzenean aurkeztu zien atzo erakusketa bertara bildu zirenei. Erakusketak, izen bera duen liburua du oinarrian, eta bertan, biktima izan diren ehundik gora pertsonaren historiak bildu ditu Zabalzak: erakunde armatuetako kideak, herritar soilak, sindikalistak, politikoak, manifestariak, torturaren biktimak…
Horietako batzuen gainekoak azaldu zituen atzoko aurkezpenean argazkilari iruindarrak, “instituzioen aldetik isiltasuna baino jaso ez duten biktima hauei aurpegia jartzea, eta haien zein beren senideen sufrimendua aitortzea ezinbesteko delako”. Euskal Memoria Fundazioarekin iazko udazkenean argitaratu zuen liburuan azaltzen diren guztiak bigarren mailako biktima direla nabarmendu zuen. Biktima horien historia jasota zuen, baina urrats bat aurrera egin eta liburuaren zein erakusketaren protagonistak nolakoak ziren jakin nahian senideengana jo zuen, eta senideak ere, noski, protagonista bihurtu ditu bere kamerarekin.
Arras ezagunak batzuk, erabat ezezagunak beste batzuk, hildakoak ez ezik, larri zauritu dituztenak, eta torturatutakoak ere bildu ditu: Pedro Jesus Etxandi Iturri, David Salvador Bernardo, Juan Manuel Iglesias Sanchez, Victor Belandia Andonegi, Mikel Zabalza, Eustakio Mendizabal Benito
Txikia… horietako batzuk baino ez dira
.
Bost urte behar izan ditu Zabalzak liburua osatu, eta 40.000 kilometro Euskal Herrian barrena argazkiak egiteko. Ibilbide luzea, baina batez ere argigarria, Zabalzaren lanari esker, horietako asko eta askoren historia ahanzturan ez delako galduko.