Besteak beste, osteguneko 08:00etatik ostiraleko 20:00etara Jaizkibel eta Murumendi kaleak moztuta egongo dira.
Urdaburu kalearen zati bat etenda egongo da.
Trafiko aldaketak izango dira Galtzarabordan ostegunean eta ostiralean igogailu berriaren lanak hasiko direla eta. Horrenbestez hilaren 6ko 08:00etatik hilaren 7ko 20:00etara Jaizkibel eta Murumendi kaleak moztuta egongo dira. Jaizkibel kalean, sarbidea oztopatuko duen garabia jarriko dute, eta bertako bizilagunei baimena emango diete autoak aparkatzera sartu ahal izateko. Sarbidea, Galtzaraborda etorbidetik Jaizkibel 1era egin beharko dute, kontrako norabidean. Hori dela eta, mugikortasun arduradunek halako maniobrak ahalik eta kontu handienarekin egin behar direla gogorarazi dute.
Murumendi kalean ere garabi bat jarriko dute, eta kasu hoirretan, lanek galtzara osoa hartuko dutenez kalea itxita izango da.
Parke kaletik eta Ernio kaletik pasako diren ibilgailuez gain,. Aizkorri eta Urdaburu kaleetatik ere iritsiko dira. Urdaburu kalearen zati bat etenda izango denez, ibilgailu horiek Urdaburu kaletik barrena sartuko dira kontrako norabidean, baita Ernio kalean ere.
Aldaketak ibilgailuentzat, baita garraio publikoarentzat ere. Azken horren kasuan, Urdaburu 25 eta Murumendi 2 geltokiak ezabatuko dituzte, lanek irauten duten bitartean.