Trintxerpeko Azkuene Goia proiektuari alegazioak egiteko epea zabalik da
Urriaren 30era arte dago aukera
Pasaiako Udalak behien behinean onartu du Trintxerpeko Azkuene Goia eremurako urbanizazio proiektua, eta jende aurrean jarri du, interesdunek aztertu eta hala badagokio alegazioak aurkez ditzaten.
Donibaneko udal bulegoetan kontsulta daiteke proiektua, baina baita Interneten ere, Pasaiako Udalaren webgunean.
Urriaren 30era bitartean aurkez daitezke alegazioak. Epe hori amaituta, udalak alegazioak aztertu eta ontzat ematen baditu proiektuan txertatuko ditu behin betiko onartu aurretik.
