Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hibaika: "Gure arraunlariei min handia egin diete"

Eusko Tren ligara igotzeko play offetik kanpo gelditu da Hibaika. Araudiak ETE eta Galiziako ligetako lehen sailkatuek jokatuko zutela kanporaketa zehaztu zuen, baina udan zehar, hainbat iturrik zehaztu dute ETE ligako lehen bi sailkatuak arituko zirela.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/09/05

Hibaika, joan den osteguneko sailkapen estropadan.

Haserre eta minduta azaldu da Hibaika Arraun Elkartea, TKE Ligaren zuzendaritzak, Hibaika, Eusko Tren Ligara igotzeko play offetik kanpo uztea erabaki duelako. Errenteriako arraun elkarteak onartu du ekainean idatzitako araudian zehaztuta zegoela ontzi batek baino ez zuela aukera izango kanporaketa jokatzeko, ETE eta Galiziako ligetako lehen sailkatuek, zehazki, baina hala ere, uda osoan zehar ETE Emakumeen Traineruen Elkarteko zuzendaritzak zein komunikabideek nabarmendu dutela behin eta berriz, ETE Ligako lehen bi taldeek jokatuko zutela kanporaketa hori Eusko Tren Ligan aritzeko datorren denboraldian. Hibaikako arraunlariei “kalte handia” eta “konponezina” eragin diela egoerak salatu du Errenteriako arraun taldeak, “beste behin ere,  goiz eta arratsaldez entrenatu duen talde hau izan da kaltetuena sortu den egoerarekin”. Kexu azaldu dira, iturri ezberdinek uda osoan kanporaketan ETE Ligako lehen bi ontzi sailkatuek parte hartuko zutela zabaldu badute ere, abuztu amaiera arte ez duelako inork informazio hori gezurtatu: “Dena erabakia dagoenean eta jakin denean zein bi klub duten aukera play offa jokatzeko atera da informazioa. Berandu oso”. Gogor aritu da Hibaika halaber hainbat kluben gainean, eta zehaztu ez baditu ere, haserre azaldu da emakume traineruak ez dituzten taldeek hartu dutelako emakumeen arraunaren gaineko erabaki hori: “Uste osoa dugu emakumeen arrauna batere interesatzen ez zaien taldeak daudela”. Eta horren adibide, duela gutxi TKE Ligak Galizian egin behar zuen bilera unibertsala jarri du: “Play offaren gaia mahai gainean zegoen, baina bilera ez zuten egin, klubetako bat berehala altxa zelako mahaitik agerian utzita gaiaren gainean zuen interes exkaxa”. Talde txikia eta umila dela Hibaika, eta klub handi eta ahaltsuen  artean “manipulatuta” sentitzen direla erantsi du: “Guztioi eragiten diguten erabakiak hartzerakoan euren kirol interes partikularrei baino ez diete erantzuten, eta beti kirolariek galtzen dute”. “Kafkiarra”, hori da egun arraunak bizi duen egoera Hibaikaren esanetan, “eta uste dugu errealitate hori ezagutu behar dutela babesle eta laguntzaileek, beraien diru ekarpenarekin zein erabaki babesten dituzten jakin behar dutela”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.