Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mintzamena lantzeko ikastaroak eskainiko dituzte aurten Pasaiako euskaltegietan

Matrikulazio kanpaina martxan da, eta euskaltegietako arduradunek gaur eguerdian aurkeztu dute aurtengo eskaintza.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/09/05
Trintxerpeko udal euskaltegian eta Antxoko Txirrita AEK euskaltegian matrikulazioa zabalik dago. Gaur eguerdian aurkeztu dute aurtengo eskaintza, Ni euskaragile naiz lelopean. Euskaltegietako arduradunak, udal arduradunak lagunduta agertu dira prentsa aurrera, ikasturteko berritasunak nabarmentzeko. Goraipatu dituztenen artean, kontuan hartzeko, mintzamena lantzeko ikastaro berezia. Jendearen eskariei erreparatuta antolatu dute, eta harrera ona izango duela espero dute. Maila guztietako ikasleei zuzenduta dago eta 60 orduko iraupena izango du ikastaro berriak. 60 ordu horiek ikasleek bi modutan banatzeko aukera izango dute: bi ordu astean behin, ikasturte guztian zehar, edo bi ordu astean bitan, urritik apirilera. 57 euroko kostua izango du ikastaroak. Horrez gain, orain arte ez bazela, astean bitan edota hirutan antolatutako ikastaroak eskainiko dituztela iragarri dute. Berritasunetan goraipatu duten beste kontua, ekonomikoa izan da. Pasaiako Udalak aspalditik ematen ditu euskara ikasteko diru laguntzak, baina aurten, laguntza sistemaren araudia aldatu dute, erraztasunak handituz. Modu honetan, aurrerantzean, langabetuek, Diru sarrerak Bermatzeko Errenta edota Giza Larrialdietako Laguntza jasotzen dutenek matrikularen %20 bakarrik ordaindu beharko dute ikasturtearen hasieran (orain arte matrikula osorik ordaindu behar zuten aurrez) eta eskola orduen %85era baino gehiagora bertaratuz gero, udalak aurreratutako diru kopurua itzuli egingo die osorik ikasturte bukaeran. “Helburua argia da”, esan dute “dirua edota ordutegiak ez daitezela eragozpena izan euskara ikasteko”. Zentzu horretan, jendea animatu nahi izan dute, euskaltegietara gerturatu eta informazioa eskatzeko, “urtero bezala, aurten ere, helburu eta beharretara egokitzen diren ikastaro espezifikoak” antolatuko dituztelako. Ohiko eskaintza Berritasunek ohiko eskaintza osatuko dute. Hala, urritik ekainera bitartean, ohiko ikastaro guztiak eskainiko dituzte, eta horiez gain, dendarientzako ikastaroak, 12 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako ikastaroak, langabetuentzako ikastaro trinkoak, 16 eta 30urte arteko gazteentzakoak, edota Pasaiara heldu berri diren pertsonentzako ikastaroak antolatuko dituzte. Guztien gaineko informazio zabalagoa Pasaiako Udalaren webgunean lor daiteke, eta noski, baita eusklategietan ere. Trintxerpeko Udal Euskaltegia
  • Euskadi etorbidea, 61. Tel: 943 004 340
  • Posta elektronikoa: euskal@pasaia.net
Antxoko Txirrita AEK Euskaltegia
  • Zumalakarregi, 9. Tel: 943525 545
  • Posta elektronikoa: pasaia@aek.org
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.