Istripua izanda su hartu du auto batek GI-20 errepidean.
Dagoeneko itzali dute sua suhiltzaileek. Argazkia: Bidasoko Suhiltzaileak.
Istripua izan da eguerdian GI-20 errepidean Beraun auzoaren parean Bilboko norabidean. Bi ibilgailuren artean izan da istripua eta horietako batek su hartu du. Auto pilaketak sortu dira, errepidea itxi dute, eta trafikoa AP-8tik desbideratu dute. Bidasoko suhiltzaileak bertaratu eta sua itzali dute.