Serafin Vidal eta Lourdes Fernandez senar-emazteek irabazi dute txerri-gisatu onenari saria.
San Pedron lehiatu da aurten Oarso eta Bidasoko erretiratuen elkarteetako lehiaketa gastronomikoa, lehengo asteartean, eta sari nagusia gertu geratu da, Trintxerpen. Iñaki Arrieta, Juan Osa eta Manolo Garcia epaimahaikideek ebatsitakoaren arabera, Serafin Vidal eta Lourdes Fernandezek prestatutako txerri-masailen gisatua zegoen goxoen. Oiartzuarren gisatuak irabazi zuen bigarren saria, eta sanpedrotarrenakk hirugarrena.
Lehiaketan, Trintxerpekoekin batera, San Pedro, Donibane, Lezo eta Irungo Katea-Landetxako erretiratuek parte hartu zuten. Lehiaketa bukatuta mahairen bueltan bildu ziren denak, goizean mimoz prestatutakoak dastatzera.
Irabazleek finala lehiatu beharko dute, hilaren 25ean, Altzan.