Touring Kirol Elkarteak Emakumeen hiruko Txapelketa antolatu du biharko, zortzigarrenez, Alaitz Zudaireren omenez.
Fanderian jokatuko da Zudaireren omenezko hirukoa.
Touring Kirol Elkarteak Emakumeen hiruko Txapelketa antolatu du biharko, zortzigarrenez, Alaitz Zudaireren omenez. Allerru Oiartzunen kontra arituko da lehenik, 16:00etan, eta ordubete beranduago Touring aterako da zelaira Allerrurekin neurtzera. Azken partida 18:00etan izango da, eta Touring Oiartzunen kontra arituko da. Fanderian jokatuko dituzte partidak eta haiek amaituta sari banaketa egingo dute.