Txosnagunearen egitarauaren barruan Egun Feminista da biharkoa. Prestatutako egitarauaren barruan, 22:15ean, film baten emanaldia dago.
Aurreko zinema saio baten irudia.
Lezoko Gazte Asanbladak herritarrak ohituratu ditu kalera ateratzera, zinema ikustera. Gauez gainera, eta astearteetan. Bihar ere hala izango da. 22:15an, eta Karlos Saldisen, zinemarekin gozatzeko beste aukera bat izango da herrian. Lezoko Sorginek aukeratuko duten filma zabalduko dute.
Gainera,
Santakrutzetako txosnagunearen egitarauaren barruan sartu dute biharko emanaldia. Izan ere, Egun Feminista da biharkoa, herriko eragileek Piztu Lezo izenez deitu duten iniziatibak sustatua, jaietan eta aurretik herriko giroa pizte aldera.
Hala, Lezoko Sorginek proposatuko duten gaueko filmaz gain, arratsaldean zehar badira beste zenbait ekitaldi. Honakoak:
- 16:30ean, poltsa eta buruberokien tailerra.
- 18:00etan, eztabaida.
- 21:00etan (danborradaren entseguaren ondoren), ipuin kontaketa Ameli eta Xirrikituen Jostunen eskutik.
- 22:15ean, film emanaldia Lezoko Sorginen eskutik.