Golik ez Pasaiak Jesus Mari Zamora zelaian Santutxuren kontra jokatutako partidan.
Pasaia Santutxu partida, Jesus Mari Zamora zelaian.
Hirugarren jardunaldian lortu du Pasaia KEk lehen puntua, Jesus Mari Zamora zelaian (Don Bosco) Santutxuren kontra jokatutako partidan.
Emaitzak iradoki dezakeenaren kontra, ez zen partida aspergarria izan larunbatekoa. Santutxu defentsan tinko eta kontraerasoetan temati, baina golik sartu ez, Esnaola, zuri-gorrien atezaina fin aritu zelako.
Gauza bera zelaiaren beste aldean. Santutxuko atezainak zuri-gorrien gol saiakera guztiak zapuztu zituen.
Berdintasuna jokoan, baleko eman du taldeak husnakoa.
Hurrengo partida Ordizian dute pasaitarrek, eta han orain arteko joko onari jarraipena ematen saiatuko dira, puntuak ahalik eta azkarren gehitzen hasteko.