Gertakaria gaur gauean izan da, herriko taberna baten kanpoaldean.
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du gaur gauean Pasaian, lagun bat labanaz zauritzeagatik.
Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez, polizia etxean 03:30 pasata jaso dute deia, taberna batetik, gertaeren berri emateko. Borroka bat izan da taberna kanpoaldean, eta inplikatuetako batek labana atera eta pertsona bat zauritu du. Ondoren, erasotzaileak hanka egin du.
Ertzaintza gertaeren tokian bertaratu denean zauritua han zen, eta ospitalera eraman behar izan dute, sabelaldean zuen labankadaz artatu zezaten.
Lekukoek emandako informaziori eskerrak Ertzaintzak erasotzailea topatu eta atxilotu du. 36 urteko gizonezkoa da erasotzailea. Atxilotu dutenean erasoan erabili duen labana gainean zuen.