Urdaburu eta Galtzaraborda lotzeko ibilgailua eraikitzen ari dira
Urdaburu eta Galtzaraborda lotzen dituen igogailuaren obra hasi dute
Urdaburu eta Galtzaraborda kaleak lotuko dituen igogailuaren obra martxan da. Pasabidea jartzen ari dira eta hurrengo astean urbanizazio lanak egingo dituzte Urdaburuko aldean. Martxa onean doazela aurreratu dute eta urria amaierarako jada amaituta egongo dela. Irisgarritasuna hobetzea dute helburu.