Gorka Barbadok lekukoa pasa dio Amaya Gezalari. Berak gidatuko du aurten Madalen ontzia.
Azken urteetan Gorka Barbadok gidatu du errenteriako emakume arraunlarien trainerua, aurten baina lan hori uztea erabaki du. Klubak ateratako
prentsa oharrean egindako lan guztia aitortu eta eskertu nahi diote. Behe mailako traineruak altxatzea eta mugitzea eskertu nahi diote, baita Madalen traineruarekin egin duen lana.
Atzera begira baino, aurrera begiratze diote orain. Publikoki aurkeztu dute nor izango den traineruaren entrenatzaile berria: Amaia Gezala. Barbadok berak zein arraunlariek eta klubak konfiantza osoa dute beregan, pertsona “garrantzitsua” izan baitute taldean azken zazpi urteetan. Gezalak esperientzia handia dauka arraunlari gisa. Hondarribiko beheko mailetan hasi zen eta trukoa hartua dio jada Madaleni. Lehen aldiz gidatuko du traineru bat.
Amaya Gezala, argazkiaren lehen planoan. Arg: Berria