Kontxako bi traineru irabazleei harrera egin diete Gipuzkoako Foru Aldundian.
Batelerak eta Hondarribiko arraunlariak aldundiko harreran.
Kontxako estropadako irabazleei harrera egin diete Gipuzkoako Foru Aldundian. Harreran diputatu nagusi Markel Olano eta Denis Itxaso kultura eta kirol diputatua izan ziren, eta ondoan izan zituzten Pasaiako alkate Izaskun Gomez eta Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazu. Poza agertu zuten aldundiko arduradunek aurten Konxako bi banderak Gipuzkoan geratu direlako.
Kontxako garaipenaren oroigarri gisa, txapelak jarri zizkieten Izaro Lestaio eta Ioseba Amunarriz patroiei, Anartz Gereño eta Mikel Orbañanos entrenatzaileei eta Xabier Arraras eta Joxemi Elduaien lehendakariei.