Euskara ikasteko aukeraren deialdia zabaldu dute
Udal Euskaltegian zein Xenpelar AEKn izena emateko aukera dago jada.
Euskararekiko behar desberdinak dituen orok du parte hartzeko aukera:hasierako pausuak eman nahi dituenak, ikasle aurreratuak, ahozkoari edo idatzizkoari arreta gehiago jarri nahi dionak, kalean erabili nahi duenak eta Hizkuntz Eskakizunen bat edo EGA atera nahi duenak ere.
Horretarako ordutegi desberdinak jarri dituzte aukeran: arratsaldez, egunean bi orduz, hiru orduz, astean bi egunetan… Kontaktuan jartzea litzake lehenengo pausoa. Udal Euskaltegiko izen-ematea irailaren 22ra arte egongo da zabalik eta Xenpelar AEKkoa hilak 28a arte.
Udalak urtero ematen ditu ekintza honetarako diru-laguntza. %50etik %100ea artekoak izango dira. Baldintzak jakiteko euskaltegian galdetu beharko da.
Euskaraldia
Euskaltegietako ordezkariek azaroa eta abenduan Euskal Herri mailan bultzatu den Euskaraldia dinamikan jarri dute begirada. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraungo du iniziatiba honek. 11 egun euskaraz bizitzeko apustua da. Ordura arteko bidea baina aspaldi hasi zen Euskal Herriko herrietan, baita Errenterian ere. Egitasmo desberdinak antolatu dira eta horretan ere badabiltza. Euskaltegiek protagonismo berezia hartuko dute bertan eta protagonismoa eman nahi diete parte hartzaileei.