Baleontziaren barruko ura ponpatzeko erabiltzen zuten pieza pago enbor bakar batez egina zegoen.
KSB enpresako Joakin Lopetegi eta Iñigo Artetxe, Albaolako buru Xabier Agoterekin.
Babesle berria du
San Juan baleontziak. Oraingoan KBS enpresak galeoia xukatzeko ponpa babestu du. Hain zuzen ere, ponpa, balbula eta zerbitzuetan espezializatutako konpainia da KBS, eta bere lan esparruarekin estuki lotuta dagoen pieza bat babestuz emango dio bultzada
Albaolaren proiektuari.
San Juan galeoia xukatzeko ponpa pago enbor bakar batez egina zegoen. Gila gainean finkatuta, kubiertatik 70 cm gora altxatzen zen. Enborra barrutik zulatuta zegoen, eta barruan 40 milimetroko haga zilindriko bat zuen. Haga, beheko aldean larruzko disko batzuk estuki lotuta zituen. Arkeologoek ez dute goiko aldea topatu, baina uste dute, goialdean palanka bat izango zuela haga-gora behera mugitu ahal izateko.
Larruzko diskoek pistoi bat osatzen zuten, pistoi malgu bat, beheranzko mugimenduan itsasontzi barruan zegoen uretan murgildu, eta gorakoan ura altxatzeko. Ura kubiertara iristean
adala izeneko kanaloi horizontal batean erori eta itsasontziaren kanpoaldean erortzen zen, bi aldeetara.
Arkeologo Kanadarrek aurkitu zuten
San Juan galeoiaren ponparen beheko muturra, eta aurkikuntza garrantzitsua izan zen, XVI. mendeko itsas teknologiaren adibide esanguratsua.