Santakrutzak asteko ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta. Eguraldiak lagunduko duela dirudi. Gaur, hasteko, ehunka danborrari gauez.
Iazko jaien hasierako irudia.
Iristear dira Lezoko Santakrutz Jaiak. Gaur, 19:00etan abiatuko dira herriko bigarren jaiak eta handienak, mendekostezaleen errespetu osoarekin. Alkate txikiek hasiko dute jaia eta udaletxeko balkoian, segidan, bigarren une gozoa: Allerruko emakumeen eskubaloi taldea osatu zutenek aitortza jasoko dute. Murixkakoen Agurra ere izango da, eta Euskaraldiaren hamaikakoak aukera baliatuko du herritarren artean aurkezteko. Aurrera santakrutzak!
Jai batzordeak antolatu dituen ekitaldiak 62 dira orotara. Askotarikoak, denentzat. Gainera, aurten
txosnagunearen ekina gehitu zaie jaiei, Piztu Lezo lelo dutela. Jaiak hasi aurretiko bi asteburuetan, gazteak arduratu dira,
era olinpikoan, giroa berotzeaz.
Jarraian dagoen estekan ikus daiteke egitarau osoa (PDF artxibo bat da). Baina gaur gauerako gida laburra, hau: ez galdu Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñeluren danborradak banaka, eta eta gero plazan denak batera. Ona plana hasteko.
Bihar egun handia. I-14a. Santakrutz Egunean, baserritarrak, adinekoak, gazteak, tartekoak… Den-denak parrandara (bazkari bidez). Eskerrak Altzate igerilekuak itxita dauden egunotan (geldialdi teknikoa da); hango jacuzzi-ak oso-oso-oso handia izango lukeelako ajeak kentze bidean.
Lotura duten osagaiak: