Erreka, II.Femegu Banderan. Argazkia: Josu Z.
Hil ala biziko asteburua du San Juan Koxtapek. Lehen trainerua Eusko Label Ligari eutsi edo kategoria galdu. Horixe jokoan. Asteburuan jokatuko dira
play-offak, Bermeo eta Portugaleten, eta klubak zaleen indarraz jakitun, gertu nahi du Marea Harroxa.
Bi autobus antolatu dituzte, eta biak 09:00etan abiatuko dira Meipiko biribilgunetik, larunbatean Bermeorantz eta igandean Portugaleterantz.
Autobusetan izena emateko zerrendak Atari eta Sanjaundarra tabernetan daude. Gaur da izena emateko azken eguna. San Juan Koxtape klubetik deialdia zabaldu dute, indarrak batu eta
Errekari bultzada emateko.