Touring Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak Erregional Preferenteko liga igandean hasiko du, Fanderian, Mundarroren kontra.
Gizonen talde nagusia, aurredenboraldiko partida batean.
Igandearekin, egun horretan futbolak izaten zuen ordutegi klasikoarekin (17:00ak) hasiko du Touring Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak aro berria. Erregional Preferenteko ligako lehen partidan Astigarragako Mundarro taldearen bisita jasoko dute gorritxoek. Helburua, bakarra: irabazi.
Kirol arloan aldaketa sakona izan du gizonen talde nagusiak, entrenatzaileetatik hasita. Joxe Aranburu lezoarrak eta Juan Mari Serrano antxotarrak gidatuko dute jokalari berriz eta ilusioz gainezka dagoen proiektua. Gainera, taldea osatzen duten kirolari asko aurreko urteetan inguruko taldeetan ibilitakoak dira (Oiartzun, Pasaia, Allerru, Zarautz…), hau da, maila handiagoan zeuden taldeak utzi dituzte euren herrikoa indartzeko.
Zaleen babesa beharko du taldeak, igandean eta sasoi osoan. Kirol elkarte historikoaren talde nagusia dagokion tokian egon dadin indar guztiak beharrezkoak izango dira.
Bestalde, asteburuan, talde nagusiaz gain, beste talde batzuk ere izango dituzte partidak. Honakoak:
Larunbateko partidak (denak Fanderian)
- Mutilen Gazteen Lehen Mailan, Touring-Allerru, 18:00etan.
- Mutilen B Kadeteak, Touring-San Marcial, 09:00etan.
- Nesken Ohorezko Kadete Mailan, Touring-Tolosa, 12:00etan (lagunartekoa).
- Mutilen Ohorezko Kadete Mailan, Tourin-Mundarro, 10:30ean.
Igandeko partidak (denak Fanderian eta lagunartekoak)
- Infantil Txiki murtilak: Touring-Mundarro, 09:00etan.
- Nesken Ohorezko Kadete Maila: Touring-Urnieta, 10:30ean.
- Ohorezko Haur mutilak: Touring-Idoia, 12:00etan.
- Alebin Mutilak (2007koak): Touring-Pasaia-Orereta hirukoa, 15:00etan.
- Ohorezko Haur neskak: Touring-Tolosa, 16:00etan.