Trintxerpen, Gudarien Plaza itxiko dute trafikoarentzat, eta San Pedron Arraunlari kalea
Antxeta elkarteak 30. urteurreneko festa du, eta horregatik itxiko dute trafikora bihar (hilak 15) Arraunlari kalea.
Elkarteen Eguna ospatuko dute bihar Trintxerpen, arratsaldez, eta horregatik itxiko dute Gudarien Plaza trafikora, 16:00etatik 20:00etara. Arrandegi kaleko 2-4-6-8 zenbakietan eta Arrillaga 1en garajeak dauzkatenek baino ezingo dira bertatik pasa.
San Pedron, berriz, Arraunlari kalea da itxita egongo dena, 10:00etatik 21:00etara.
Antxeta elkartearen XXX. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera egingo dira bihar bertan, eta horregatik itxiera. Ondorioz, moila bi norabideetakoa izango da, bai sartzeko eta bai irteteko; eta moilaren erdialdean ibilgailurik gabeko tarte bat utziko dute ibilgailuak gurutzatzeko.
Congelados enpresa izandakoaren orubean (sarrera eta irteera biribilgunetik dituena) aparkatzeko aukera egongo da goizeko lehen ordutik. Hori bai, 22:00etan itxiko dutela ohartarazi dute, eta beraz, ordu horretarako guztiz hustu behar dela nabarmendu.