Gero eta gertuago dago Emakumeen Etxeko irekiera. Definizioa bilatzen jarraitzen dute errenteriar emakumeen artean.
Emakumeen Etxearen gaineko parte hartze prozesua 2016ko uztailean hasi zuten.
“Bidea elkarrekin egiteko” bilera irekia prestatu dute astearte honetarako, hilak 18. Ikasturte honetako lehena izango da.
Bidean da Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxea. Pasa den ikasturtean hainbat bilera ireki egin dira espazio hori nola kudeatu erabakitzeko, finean, definizioa emateko. Haren irekiera gero eta gertuago dagoela iragarri dute eta bitartean erabakiak hartzen eta definitzen jarraituko dutela. Emakume taldeetako partaideei, talde feministetako kideei eta baita errenteriar emakume guztiei egiten diete bertaratzeko deia.