Mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko konpromisoa hartzeagatik eskertu nahi diote Marisol Garmendiari.
Alabergako bidegorria egiten ari diren lekua.
Biziberritze Urbanoan Errenterian eta Oarsoaldean hartu duen konpromisoa eskertu nahi diote Marisol Garmendia diputatu sozialistari. Hainbat proiektu aurrera atera direlako eta beste hainbat martxan daudelako pozik agertu da PSE-EE.
Herritarren mugikortasun eta irisgarritasuna hobetuko duen hainbat proiektu atera ditu aurrera aurten Errenteriak: Alaberga eta Esnabideko igogailuak, esaterako. Galtzarabordan ere bat eraikitzen ari direla gogorarazi dute, anbulategi eta igerilekurako sarrera erraztuko duena.
Proiektu garrantzitsuenen artean kokatu dute orain eraikitzen ari diren Alabergako bidegorria eta obrak amaitzen ari direla esateko aprobetxatu dute. Kostuaren %80a Diputazioak ordaintzen du, 181.248 euro hain zuzen ere. Horregatik eskertu nahi diote bere konpromisoa Garmendiari.