Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

KAE 1 Ligan lehiatuko da 'Erreka' eta ETE Ligan Hondarribia

Isuntzak eta Astillerok lortu dute Eusko Label Ligarako txartela, eta Donostiarrak Eusko Trenerako igoera.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/09/17
koxtape

Talde oso gaztearekin lehiatu da aurten San Juan. Argazkia: Josu. Z.

Gogotik saiatu dira baina ez dute lortu. Azkena izan da San Juango Erreka asteburuan play-offak jokoan lehiatu diren bi estropadetan, eta honenbestez KAE1 Ligan lehiatuko dira datorren urtean. Kolpe latza San Juan Koxtape Arraun Elkartearentzat, baina burua tinko doaz arrosak, maila gorenera ahalik eta azkarren itzuliko direla iragarrita. Txanponaren beste aldean, Isuntza eta Astillero. Lekeitiarrak estropada bikaina egin zuten larunbatean Bermeon, sendo irabazita, eta lasaitasun horrekin uretaratu ziren atzo Portugaleten. Larri azken unera arte Astillero, Portugaleten irabazi arren, larunbatean Bermeon estropada eskasa egin zuelako. Ehunenekoen aldea baino ez Astillero eta Meiraren artean. Play-offetako emaitzen onuradunak, bestalde, Hibaika eta Camargo. KAE 1 Ligan lehiatuko dira datorren urtean bi traineruak. Play-offak erabakita, eta denboraldiko azken bi estropadak lehiatuta, bukatu da 2018ko arraun denboraldia. Oriok irabazi du Bermeon, eta Hondarribiak Portugaleten. Liga, hala ere, Urdaibairentzat izan da, eta Patroi Onenaren Saria, azkenik, San Pedroko Ander Etxegoienentzat. Eusko Trenerako txartela Donostiarrarentzat

Indartsu hasi zuen denboraldia Hondarribiak, baina ezin izan diote Ligaren azkeneraino eutsi.

San Juango mutilen antzera, Hondarribiko neskak. Gauzak okertzen hasten direnean, nekeza izaten da buelta ematea. Play-offaren lehen egunean izandako akatsa garesti ordaindu dute Iker Cortesen trainerukoek. 10 segundoko zigorra ezarri zioten Bermeon eskatxa denbora baino lehen askatzeagatik, eta horrek ia erabakita utzi zuen play-offa. Bi estropadak irabazita eta 17 segundoko aldearekin Eusko Trenerako txartela Donostiarrarentzat izan da.

Sailkapenak bi jardunaldiak batuta

Eusko Label Liga

1. Lekeitiarra 9p 41:27.68

2. Astillero 7p  41:47.88

3. Meira 7p 41:48.32

4. Ares 5p 41:53.60

5. San Juan Koxtape 2p 42:27.66

EuskoTren Liga

1. Donostiarra 4p 23:01.78

2. Hondarribia 2p 23:35.14

   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.