Bizikleta Festa antolatu du Udalak ..Europan Mugikortasun Astearen harira.
San Pedron egindako bizikleta martxa
Europan Mugikortasun Astea ospatuko da irailaren 16tik 22ra eta Errenteriako Udalak aurten ere bat egitea erabaki du. Horretarako Bizikleta Festa antolatu du.
Mix & Move edo euskaraz
konbinatu eta mugitu leloa jarri diote aurten Mugikortasun Asteari. Europar Batasunak abiatu duen iniziatiba da, garraiobide desberdinak erabiltzeko deia egiten die hiritarrei eta hori bera islatu nahi du Errenteriako Udalak, bizikleta, patinak edo oinezkoa bultzatu nahian. 2016ko Oinezko eta Txirinda bidezko Mugikortasun Udal Plana adostetik dator hau, txirrindaren bultzada %1etik %5era igotzeko asmoa duena eta bidegorria 12km-tik 25km-ra pasa nahi duena.
Hori kontuan hartuta bizikleta martxa antolatu dute hilaren 22rako, larunbata. Errenteria barnealdean egingo da martxa hau eta ordutegi desberdinak egongo dira, adinaren araberakoak. 10 urte baino gutxiago dutenak 11:30ean aterako dira eta 11 urtetik gorakoak 12:30ean. Guztiak Biteri kaletik. Guraso, laguntzaile edo dena delakoari ere deia egin diete bertaratu eta parte hartzeko. Ekitaldi hau doakoa izango da eta ez da izena eman beharko, baldintza bakarra, kaskoa eramatea izango da.
Bizikletaren erabilera sustatzeko ekintzak
Aurreko astean bigarren eskuko bizikleten salmenta egon zen Zumardian eta hura arrakastatsua izan zela esateko aprobetxatu dute. Jende ugari gerturatu zen bizikleta saldu edo erostera. Guztira 60 bizikleta eta 20 objektu inguru bildu ziren merkatu txiki horretan.
Bestalde, Foru Aldundiko mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak bizikleten doako azterketa teknikoa egiteko asmoa azaldu dute. MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten duten erabiltzaileei azterketa teknikoa egingo zaie: gurpilen presioa, azalen egoera, aldagailuak, frenoak eta segurtasuna. Hainbat dendatan egiteko aukera izango da, Errrenterian Khubikes bizikleta dendan.