Pasaiako kale hezitzaileen lokalaren inaugurazioa, Pasai Antxon.
Gizarte Ekintzaren esparruan diharduten Irabazi Asmorik Gabeko elkarteentzako diru laguntzak emango ditu Pasaiako Udalak, eta elkarte interesdunek urriaren 3ra arteko epea dute eskaerak bideratzeko.
Eskaerak hiru modutan bideratu daitezke: aurrez aurre HAZ Bulegoetan,
online, edota eskaera dagokion dokumentazioa lagunduta posta arruntaz bideratuta, Donibane kalea 19 20110 Pasaia helbidera.
Aurkeztu behar den dokumentazioa eta gainontzeko argibideak
Pasaiako Udalaren webgunean.