Kaputxinoak auzoko komun publiko berria Jose Manuel Zamarreño parkean dago. Udalak ia 70.000 euroko inbertsioa egin du jartzeko.
Honakoa da komun berria.
Errenteriako Udalak komun publikoa jarri du Kaputxinoak auzoko Jose Manuel Zamarreño parkean. Bihartik (irailak 19) izango da erabiltzeko aukera. Auzotarrei zein parkearen erabiltzaileen emango die zerbitzua. Noski, inguruan egon eta beharra duten guztiek ere balia dezakete zerbitzua.
Uztailean hasi zituzten komuna jartzeko lanak. Orotara, 69.293 euroko inbertsioa egin du udalak. Horrela, apurka, komun publikoen sarea osatzen ari da udala.