"Disparen a los refugiados. La construccion de la Europa fortalez" du izena Miguel Urbaran Podemoseko eurodiputatuak idatzi duen liburuak.
“Disparen a los refugiados. La construccion de la Europa fortalez” du izena Miguel Urban Podemoseko eurodiputatuak idatzi duen liburuak. Migratzaileen errealitatea eta Europaren erantzunen inguruko hitzak dira liburuan daudenak zein aurkezpenean esango dituenak.
Podemos alderdiaren sortzaileetako bat da Urban, eurodiputatua 2015etik eta askotan errefuxiatuen gaia landu duena. Gai honen inguruan zabaltzen diren argazkietatik urrunago iritsi nahi zuen liburuarekin, pentsamendu kritikoa bultzatu eta errealitate hauek ikustarazi. Era berean, topikoak hautsi eta hausnarketara bultzatu nahi du irakurlea gero eta gertuago dagoen egoera honen inguruan.
Liburuak 11 kapitulu dituela aurreratu dute, 3 bloke nagusietan banatuta. Zifra, kontzeptu eta eztabaidak idatzi ditu eta Europako errefuxiatuen krisia du ardatz. Amaieran, Lampedusako hilerrian jarduten duen aktibista baten istorioa kontatzen du, nola egunero joaten den hilotz bakoitzari izena jartzera estatu eta gobernuek zenbaki gisa trata ez dezaten.
Aurkezpena irailaren 21ean izango da, Kapitanenea 5 helbidean, 18:00etan. Podemos Errenteriak antolatuta.