Hilaren 26tik aurrera eman dezakete izena 2002 eta 2007 urteen artean jaiotakoek.
Hilaren 26tik aurrera matrikula zabalik egongo da Sanpedrotarra Arraun Elkartean hasi nahi duten neska eta mutil gazteentzat. Elkartetik jakinarazi dutenez, 2002 eta 2007 urteen artean jaiotako haur eta gazteek eman dezake izena, kimuak, haur, kadete eta gazte mailetan aritzeko.
Zehaztu dutenez, entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dituzte 18:00etatik 19:30era.
Interesdunek Kalparrako instalazioetara jo behar dute izena ematera, eta bertan jasoko dute behar duten informazio guztia.