Hiru egun Futbol 7 torneoa hasteko
2018-2019ko Futbol 7ko denboraldiari hasiera emango diote igandean.
2018-2019ko Futbol 7.ko denboraldia igandean hasiko da, ohiko lekuan, Beraun eta Fanderiako belar artifizialeko zelaian.
Igande honetatik hasita, hilak 23, gainontzeko guztietan Futbol 7az gozatu ahal izango da ordutegi finko honetan: 09:00etatik 14:00etara. Sarrera doakoa da.
Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak antolatzen du Torneo hau eta XVII.aldia da aurtengoa. Aurreko urteetan arrakastatsua izan dela esan dute eta aurten 50 taldek parte hartuko dutela, denak Gipuzkoakoak.
Hamar taldeko bost multzo osatu dituzte eta hiru fase jokatu beharko dituzte. Lehenengoari hasiera izango da asteburu honetakoa. Fase honen amaieran azkenak dauden hiruak bigarren mailara pasako dira zuzenean eta bigarren mailako lehen hiruak igo. Bigarren maila eta hirugarrenaren artean prozesu bera gauzatuko da. Pasa den edizioan ekipo berak lortu zuen garaipena hiru faseetan: Autos Iztieta.
Torneoko informazio guztia Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren webgunean ikus daiteke.