Goizean itsasoratuko da, eta Ulia parean ariko dira plastikoak biltzen.
Plastikoak jasotzen dituzte sare eta xalabardoen laguntzaz.
Zortzi milioi tona hondakin isurtzen ditugu urtero itsasora, eta
Mater Itsasontzi Museoak urteak ditu problematika honen bueltan lanean, sentsibilizazio eta prebentzio lantzen.
Oraingoan,
Libera proiektuak babestua itsasoratuko da
Mater Ulia mendiaren itsaslabarren parera, hondakinak biltzera.
10:00etan da zita, San Pedroko ontziralekuan,
Mater ontziaren ohiko atrakalekuan. Lehenik eta behin itsas hondakinen arrantzarako formazio txiki bat jasoko dute boluntarioek, portuan bertan,
SEO/BirdLife-eko ordezkari Natalia Mendez eta
Mater Museoko zuzendari Izaskun Suberbiolaren eskutik.
Ondoren itsasoratuko dira, Ulia parera, 2-4 itsas milietara, eta inguru hartan ariko dira hondakinen arrantzan. Plastikoak begiztatu eta jaso, salabardo eta arrantzarako bestelako materialen laguntzaz.
Pasaiako portura bueltan hondakinen karakterizazioa eta jatorria aztertuko dute. Jarduera 14:00etara bukatzea aurreikusi dute.
Irteera erabat irekia da, eta nahi duen edonork har dezake parte aldez aurretik izena emanda. Prezioa 12 euroko da. Plaza erreserbatzeko
posta elektronikoz idatzi, edo 619 814 225 telefono zenbakira deitu.