Inklusiboak ez diren espazioak bildu nahi dituzte, hausnarketarako
Hirigintza inklusiboa oinarri, hainbat tailer egingo dituzte. Hurrengoaren aurretik, lan bat eskatu nahi diete herritarrei.
Hirigintza inklusiboa oinarri, hainbat tailer egingo dituzte. Hurrengoaren aurretik, lan bat eskatu nahi diete herritarrei.
Hirigintza eta generoari buruzko informazioa banatu zen aurreko asteazkenean egindako saioan. Ezagutza izatea garrantzitsua da kalitatezko aldaketak eman daitezen gerora. Hirigunean inklusiboak ez diren espazioak argazki edo ohar bitartez jaso eta hurrengo bilerara eramatea eskatu dute oraingoan. Lehen topaketan egon zenari zein ez zenari zabaldu diote deia.
Bereziki ondorengo ezaugarriak dituzten lekuak bildu nahi dituzte:- Beheko solairuan jarduerarik ez duten fatxadak, ikusia.
- Ikusteko eta ikusiak izateko, entzuteko edo entzunak izateko zailtasunak dituztenak :zokoak, bistarik gabekoak…
- Kontrol sozialik ez dutenak; abandonatuak, bizitza eskasekoak…
- Argi nahikorik ez dutenak
- Kalitate gutxiko urbanizazioa
- Deserosotasuna sentitzen duena eta horren arrazoiak idatzita.