Ikasturtean zehar astelehenero elkartuko dira Trintxerpeko alkateordetzan, ateak zabalik
Jatorri askotariko emakumeentzako topagunea, hilero, jatorri zehatz batengan jarri ohi dute fokua.
Migrazio prozesu bat bizi izan dute emakumeek elkar ezagutu daitezen topagune bat ba da Pasaian duela urte batzuk hona. Aurten ere elkartzen hasiko dira aipatu gunean topatzen diren emakumeak, hilaren 24tik aurrera, astelehenero, 16:30etik18:30era. Trintxerpeko alkateordetzan elkartuko dira emakumeak, eta hala behar izanez gero haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko aukera izango dute, doan.
Laguntza eta elkartasun sare bat sortzea da taldearen asmoa, eta emakumeen osasun fisiko eta emozionala hobetzea eta laguntzea. Dituzten eskubideak ezagutarazi, eta aholkularitza eta informazio errazten diete.
Astero elkartzeaz gain, hilean behin tailerrak antolatzen dituzte.
Udalak bultzatzen duen topagunea da eta Beatriz Zalakainek dinamizatzen du. Interesdunek, alkaterodetzara bertara edota 943004320telefono zenbakira dei dezakete informazio zabalagoa behar izatekotan.