Night of Belts kalitate handiko ekitaldia izango da urriaren 7 gauean gauzatuko den boxeo-borrokaldia. Sebas Perez boxeolari errenteriarrak parte hartuko du.
Latigo boxealaria, entrenatzailea, antolatzaile eta Gipuzkoako Boxeo Federazioko, Foru Aldundiko eta Errenteriako Udaleko ordezkariak aurkezpenean. Arg: Herri Bizia
Night of Belts kalitate handiko ekitaldia izango da urriaren 7 gauean gauzatuko den boxeo-borrokaldia. Sebas Perez boxeolari errenteriarrak parte hartuko du.
Latigo deitzen diote Perezi. Gerriko nazional zein europarra izango ditu jokoan oilar pisu kategorian. Guztira hirun borrokaldi profesional eta zazpi amateur egongo direla azaldu dute. Haietako hiru emakumezkoenak eta hori ere azpimarratu dute: kirol honetan emakumezkoen garrantziaz aritu da Perez.
Europar Batasuneko txapelketa hau lehen aldiz egingo da Gipuzkoan eta Errenteriako plaza aukeratu dute. Gipuzkoako boxeoan duen garrantzia azpimarratu dute eta “harro” daudela azaldu.
Urriaren 7an, 19:00etan Galtzarabordako kiroldegian. Sarrerak hartu beharko dira lehendik 15 eta 25 euroren truke: Team Latigo elkartean, Galtzaraborda kiroldegian, Errenteriako Vivaldi eta Aralar tabernetan eta Donostiako Araba Etxean.