Criolina soinekoa
Jantziaren Zentroak bi bisita gidatu antolatu ditu Europako Ondarearen jardunaldien barruan. XVIII.mendetik XX.mendera bitarteko modak emakumeen osasunean eta bizimoduan izan duen eragina landuko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarrenez egin du bat Europako jardunaldi etnografikoekin eta aurten
Ondarea, emakumeen emaria izan da gaia. Helburua, emakumeen eginkizuna ikustaraztea da eta ikuspuntu horretatik ondasun kulturalak sortu, zaindu eta transmititzea. 80 ekitaldi
antolatu dituzte Gipuzkoako 31 herritan, hemendik azarora bitarte.
Jantziaren Zentroak bat egin du iniziatibarekin: Erakusketa bat egongo da Kapitain Etxeko bigarren solairuan. Bertan garaiko kortseak, armazoiak (mariñale, kriolina) ikusiko dira, besteak beste. Gainera, bi bisita gidatu antolatu dituzte. Irailaren 27an 19:00etan euskaraz eta urriaren 4an 19:00etan gazteleraz.
Bisita hauek doakoak izango dira, baina izena eman beharko da aurrez jantziarenzentroa@errenteria.eus helbidera idatziz edo 600081 906 telefonora deituz.