Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Emakumea, ondarearen jardunaldien erdigunean

Ondarearen Europako jardunaldiekin bat egin dute Gipuzkoako 31 udalerrik, tartean, Errenteria-Oreretak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/09/26
manchester txikia 1

Manchester Txikia goiburuko bisita gidatuetako bat.

Ondarearen Europako jardunaldiekin bat egin dute  Gipuzkoako 31 udalerrik, tartean, Errenteria-Oreretak. Horri begira, hainbat bisita gidatu eta pista jokoa ere antolatu du bihartik hasi eta azarora bitartean. Ondarea: Emakumeen emaria da aurtengo ekinaldirako aukeratu duten ardatz tematikoa eta beraz, emakumea erdigunean izango da. Helburua emakumeen eginkizuna ikustaraztea dela azaldu dute antolatzaileek, ondasun kulturalak sortu, zaindu eta transmititzeko garaian, beste hainbat arlotan gertatu den bezala, industria, moda eta bestelakoetan ere ezkutatu edo aintzat hartu ez dituztelako. Bihar, osteguna, egingo dute lehen bisita gidatua. Jantziaren Zentroan izango da, eta Emakumea modaren tiraniaren menpe goiburuarekin, XVIII-XX mendeen artean kortseak eta armazoiak erabiltzeak emakumeen osasunean eta eguneroko bizitzan eragiten zizkien arazoen gaineko informazioa emango dute. Garai horietako jantzien kopiak, eta Jantzien Bilakaera aretoko jantzi originalak ikusteko aukera izango dute bistan parte hartzen dutenek. Ondarearen jardunaldiaren barruan antolatutako ekintzetan parte hartu ahal izateko izena eman beharko da aurretik, eta biharko bisitarako, 600 08 19 06 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek edota posta elektronikora mezua bidali. Bisita 19:0etan izango da euskaraz. Bisita bera, baina gazteleraz egingo dute urriaren 4an, eta azken horretarako ere izena eman behar da arretik. Pista jokoa Familiek ere izango dute tartea ondarearen jardunaldien barruan. Urriaren 6 eta 7an 5-12 urte arteko haurrak dituzten familiei begirako  Emakumeak Manchester Txikian pista jokoa egingo dute 10:30ean hasita eta euskaraz. Errenterian izan ziren industria nagusiak ezagutuko dituzte modu atseginean, baita emakumeak Errenteriaren industrializazioan izan zuen papera: lan baldintzak, egiten zuten lana, emakume eta gizonen arteko soldata arrakala… Zumardiko kioskoan elkartuko dira bisita gidatua egiteko eta interesdunek 943 49 45 21 telefono zenbakian, edota posta elektronikoz eman beharko dute izena  aurrez. Manchester Txikiaren gaineko bisita gidatua ere antolatuko dute eta izena emateko pista jokoan baliatutako telefono zenbaki edo posta elektronikoan izena eman beharko dute interesdunek. Industrializazioak Errenterian izan zuen eragina eta suposatutako aldaketa azalduko dute bisita horretan XIX eta XX. mendeetan eta emakumeek horretan izandako papera. Bistarako Zumardiko kioskoan elkartuko dira 12:00etan. Urriaren 6an euskaraz izango da bisita eta 7an gazteleraz. Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak antolatutako bisita gidatuak egingo dituzte azkenik, EmakumeEkin goiburuarekin. Helburua, emakumeek gizartearen arlo ezberdinetan egindako ekarpena erakustea da. Horretarako, Mariasun Landa sarien bidez berreskuratutako hainbat emakumeren bizitza-istorioetatik abiatuta, herriaren beste kronika bat erakutsiko dute. Azaroaren 10ean 10:30ean euskaraz izango da bisita, eta 12:30ean gazteleraz; azaroaren 11n berriz, 11:30ean izango da euskaraz, eta haurrei zuzendua. Bisita gidatu hauek egiteko udaletxeko arkupetan elkartuko dira eta izena emateko berriz, 943 49 45 21 telefono zenbakira deitu, edota posta elektronikora mezua bidali beharko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.