Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Azken Frankismoaren errepresioa eta inpunitatea, lehen lerrora

Pikoketa Oarsoaldeko Erepublikazaleen Elkarteak jardunaldia antolatu du. Horren barruan, erakusketa eta hitzaldia izango dira datorren astean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/09/27

Argazkiak Lekuko erakusketak astelehenean zabalduko ditu ateak. Argazkia: goteo.org

Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak, azken frankismoaren eta trantsizio hasierako errepresio eta inpunitatea argitara aterako du. Ez hori bakarrik, erregimen horren inpunitatearen aurka borrokatu ziren guztiei aitortza ere egin nahi die, eta horretarako, jardunaldiak antolatu ditu datorren astean. “Memoria historikoaren kontzeptua zabaldu nahi dugu gerratik, edo lehen frankismoan hildakoetatik eta fosetatik harago. Memoria historikoa ere bada Burgosko gerra-kontseilua, 1975eko iraileko exekuzioak, trantsizio politikoa deitu zuten horren lehen urteetan gertatutakoak”, esan dute Pikoketako ordezkariek. Erakusketa eta hitzaldia antolatu ditu jardunaldien barruan. Erakusketak astelehenean (hilak 1) zabalduko ditu ateak Xenpelar kultur Etxean eta urriaren 6ra arte bisitatzeko aukera izango da 17:00etatik 20:00etara, Argazkiak lekuko goiburuarekin. 1978ko uztailaren 8an Iruñean izandako gertaera lazgarriak bildu ditu erakusketak 30 argazki ingururekin. German Rodriguez hil zuen Espainiako Polizia Nazionalak jaurtitako bala batek. Erakusketan bildutako argazkiak gertaeraren lekukoak dira, eta Joxe Lacalle, Jorge Nagore,  Jesus Mari Peman, Xabi Idoate,  Jose Ramon Belzunegi, Serge Baggi, Jaime Morras, Heinz Helbesen, Andres Valentin,  eta Conchi Zudairek egindakoak dira. Bost sumario zabaldu baziren ere, inoiz ez ziren gertaerak ikertu, ezta Iruñeko komisario nagusia Miguel Rubio, edo beste teniente edo arduradunak, eta espedienteak hiru urtean artxibatu zituzten. Gasteizko gertaerak, 1978ko Sanferminak eta beste asko aztertuko dituzte, 1970ean Burgosko   gerra-kontseiluan epaitu zuten Antxon Karrera, eta Josu Txueka historiagileak urriaren 3an (asteazkena) 19:00etan  Xenpelar Etxean bertan emango duten hitzaldian. Frankismoaren krimenen gainean egindako egia eta justizia eskaeren aurrean botere publikoen jarrera “ukatzailea” eta “oztopatzailea” salatu nahi duela bestalde jardunaldiekin erantsi du Pikoketa elkarteak. Horrekin batera errepresaliatuak izan ziren pertsona guztien aitortza ere egin nahi dute, “frankismoaren azken garaia deitu zenean espetxeratu, torturatu, erbesteratu zituzten guztiei aitortza egin nahi diegu. Gogorarazi nahi dugu, Frankismoa amaierara arte diktadura kriminala izan zela”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.