Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizipoza, guztion neurrira

Bizipozaren Jaia ospatuko dute bihar Errenteria-Oreretan, «guztiontzako beharko lukeen mundu bat eraikitzeko lanean» ari diren hamaika elkartek. Festa egitarau oparoa prest dute.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2018/09/28

Bizipoza elkarteko koordinatzaile Leire Elizegi, Juneren Hegoak elkarteko Maite Gartzia eta Mindara elkarteko Erika Martinez.

Guztiontzako beharko lukeen mundu bat eraikitzeko lanean diharduten askotariko elkarteek zita oso berezia dute bihar Errenteria-Oreretan. Bizipozaren Jaia antolatu dute, festatzarra, familia osoari bideratutako hamaika jarduera tartean. Goizetik iluntzera arte, jolasak, tailerrak, ikuskizunak, musika, dantza…. guztia Bizipozan biltzen diren elkarteen lana gizarteratzea helburu. Leire Elizegi da Bizipoza elkarteko koordinatzailea, eta hark azaldu ditu festaren nondik norakoak: «Elkarte hauek guztiak  izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak dira, haur eta familien ongizatea dutenak helburu, eta jaiaren helburua da elkarte hauen guztien lana gizarteratzea, alaitasunetik, eta festa giroan». Izan ere, Bizipoza elkartea, elkarteen elkarte bat da, eta Elizegik azaldu duenez, lau oinarrirekin: «Elkartasuna, auzolana, euskara eta bizipoza». Eta hala  izanik biharko jaiak ere balore horiek guztiak barne bilduko dituela azaldu du: «Elkartasuna,  jaso eta emate hori nagusi izango da larunbatean; auzolana, jaia guztiz auzolanean antolatu delako; eta euskara ere, euskaratik eta euskaraz izango delako jaia». Boluntario sarea Bizipoza elkarteak, jaitik harago, urtean zehar hainbat egitasmo ateratzen ditu aurrera, Elizegik azaldu duenez, hiru helbururekin: «Elkarteen lana gizarteratzea; ahal den neurrian elkarte hauei guztiei laguntzea, eta bestetik, Euskal Herrian martxan jartzea boluntario sare bat, zeina ariko den euskaratik euskaraz, elkartasuna sustatuz, elkarlanean eta bizipozez». Boluntario sare horren barruan daude, batetik, norbanakoak eta, bestetik, askotariko gizarte eragileak, «kultur elkarte, hezkuntza eragile, kooperatibak eta beste». Eta eguneroko lana ez ezik, biharko festa ere boluntario horiei esker antolatu ahal izan dute. Guztira, 180 boluntario lortu behar izan dituzte biharko  jaiaren antolaketarako, eta dagoeneko bildu dituzte. Tokiko eragileekin

Auzolanean antolatu dute elkarteek biharko Bizipozaren Jaia.

Bizipoza elkartea Irrien Lagunak egitasmoaren barruan sortu zen, eta 2015. urtetik ari da lanean elkarte gisa. Orain baino lehen bi Bizipoza Jai antolatu dira: lehena Usurbilen 2016. urtean, eta bigarrena, iaz, Derion (Bizkaia). Aurten Errenteria-Oreretan zergatik galdetuta, erantzuna argia izan da. Jaia tokian tokiko eragileekin elkarlanean antolatzea da Bizipozaren apustua. Eta horretan bete-betean aritu dira Errenteria-Oreretan lan eskerga egiten duten bi elkarteak: Juneren Hegoak eta Mindara. Boluntario sare bat biltzen da Juneren Hegoak elkartean, gaixorik dauden haurrei eta beren familiei laguntzeko. Mindara, berriz, kirol egokitua sutatzeko helburuz sortu zuten, eta urritasun fisikoa eta psikikoa duten lagunekin lan egiten du, inklusioa lortzeko xedez. Maite Gartzia Juneren Hegoak elkarteko kide da, eta Erika Martinez Mindarakoa. Biak aritu dira, Elizegirekin batera, biharko jaia antolatzeko eskuz esku elkarlanean. «Iaz Derion egon ginen, eta oso esperientzia aberatsa iruditu zitzaigun», gogoratu du Juneren Hegoak elkarteko kide Maite Gartziak. «Han ginela komentatu ziguten akaso gu izan gintezkeela aurtengo jaiaren antolatzaileak, eta gerora Bizipozatik deitu zigutenean proposamenarekin, guk Mindararengana jo genuen, ondoan gaudelako, eta azken finean, nahiz eta gai desberdinak lantzen ditugun, helburu berbera dugulako». Mindarako kide Erika Gartziak nabarmendu duenez, askotan egiten dute lan elkarrekin: «Hainbat proiektu egin ditugu elkarrekin, eta erabiltzaileak ere partekatzen ditugu askotan». Eguneroko lanetik kanpo, tamainako jaia antolatzeak hasieran «bertigo pixka bat» eman ziela aitortu dute biek, baina berehala eman zioten buelta, Gartziak goraipatu duenez: «Hitz egin eta berehala esan genuen baietz, eta beldur hori ilusio bihurtu zen. Hemen dugu Bizipoza Jaia». Jendetza bildu nahi Batez beste 4.000 lagun inguru bildu izan dituzte aurreko Bizipozaren Jaietan, eta bihar kopuru hori berdindu eta ahal dela gainditu nahiko lukete. Parte hartzera animatu dituzte herritarrak, eta erakargarriak behintzat ez dituzte faltan. Egitarauan denetarik da: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna; Irrien Lagunak elkarteko pertsonaiak; Go!azeneko lagunen emanaldia eta photocall-a; puzgarriak, tailerrak… horiek eta beste hamaika aukera goizetik hasi eta iluntzera arte (ikus egitaraua). Bazkaria ere izango da Merkatuzarren, 1.000 lagunentzako pentsatuta eta herriko elkarte gastronomikoen laguntzarekin  antolatuta. Bi txandatan zerbitzatuko dituzte bazkariak: lehen txanda 13:30ean, eta bigarrena 15:30ean. Txartelak, 5 euroan, oraindik ere badira salgai, Interneten bizipoza.eus webgunean, eta Errenteria-Oreretan, Xenpelar Kultur Dendan, eta Kerala nahiz Arkaitza tabernetan. Bihar ere erosteko aukera izango da. Ezin gauza bera esan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerez. Agortu dira jada. Elkarteak protagonista Ezin ahaztu, hala ere, biharko Bizipozaren Jaiaren protagonista nagusiak elkarteak direla, eta festak haien lana agerian jartzeko balio behar duela. Maite Gartziak nabarmendu duenez, «batez ere badelako jendea ez dakiena guk zein lan egiten dugun, eta agian, jende horrek, gure beharra du». Horregatik, jendeak «guztiontzako beharko lukeen mundu hori eraikitzeko lanean» diharduten elkarteak ezagutzeko aukera izan dezan, jai egitarau osoa helburu horri begira antolatuta dagoela azaldu du Elizegik:  «Errepidea [Nafarroa etorbidea]  itxita egongo da eta hor kokatuko da Elkartasuna Gunea, elkarte guztien informazio postuekin, herritarrek elkarteko boluntarioekin hartu-eman zuzena edukitzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, goizean, Irrien Lagunen laguntzaz eta Piko Piko jolasaren bitartez, familiak elkarteetara gerturatuko dituzte, eta arratsaldean, Irrien Lagunen dantzaldian elkarteak oholtza gainean izango dira. Bestetik, bada berritasun bat  nabarmentzeko modukoa. Lehen aldiz egun osoan irratsaio bat izango da, festetan egongo diren gune guztiak lotuko dituen irratsaioa bat, Oiartzun Irratiak eta Info7k gidatuta. Irratsaioan elkarteetako ordezkariak elkarrizketatuko dituzte egun osoan zehar, euren egiteko, behar, eta helbururen berri eman dezaten. Ikuskizunetarako bi gune Ikuskizunetarako bi gune atonduko dituzte Zumardian, Irriak eta Tximeletak izenekoak. Irriak karpan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen, Go!azeneko lagunen, eta Irrien lagunen parrandan ikuskizunak taularatuko dituzte. Tximeleta gunean, berriz, ongi etorri ekitaldi bat egongo da eguerdian, Mindarako haurren ikuskizuna ondoren, Concha Rociera eta Jon Maia bertsolarien koplak eta dantzak, eta Kale Dor Kayiko elkartekoekin palmak eta kajoiak jotzeko aukera. Gernika plazan, berriz, puzgarriak eta tailerrak izango dira egun osoan, zortzi eragileren laguntzaz antolatuta, eta dena biribiltzeko kale animazioa egun osoan, herri guztian zehar, Amulletako danbor joleekin, Deiadar txarangarekin, trikitilariekin, mutxikoekin, dantzariekin… Ezer ez da faltako, dena beharrezkoa delako elkarteen sentsibilizazio lana laguntzeko. «Mindaran bisibilizazio eta sentsibilizazio lan hori beharrezkoa dela ikusten dugu dibertsitatea kasu batzuetan oso ondo identifika  dezakegulako, pertsona bat gurpildun aulkian ikusten dugunean, adibidez, baina ez hain erraz beste hainbat egoeretan. Askotariko urritasunak daude, izenik gabeko asko baita ere,eta horretan lan asko egiteko dago», dio Mindarako Erika Martinezek. Bat dator Elizegi: «Nik uste dut elkarte hauen lana oso garrantzitsua dela, oinarrizkoa delako ezberdintasunean hezteak. Jaiotzetik denok dauzkagu gaitasunak eta premia bereziak, eta bizitzan zehar balore horiek jasoz eta emanez, errazago egiten da bidea». Eta horretan dihardute bihar Errenteria-Oreretan bat egingo duten elkarteek, bizipoza opari, Elizegik dion bezala «fobiaz eta gerraz betetako munduan baino, mundu bidezkoago bat eraikitzen». Egitaraua
  • Zumardian, elkartasun gunean 10:00-16:00. Bizipozako elkarteen standak bisitatzeko aukera. 10:00. Familientzako Piko-Piko jolasa Irrien Lagunak taldeko pertsonaiek lagunduta. Egunean zehar. Albaolako Itsas Kultur Faktoriako lagunak.
  • Zumardian, irria gunean 11:45. Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Saioaren bukaeran Furiusekin Egin zaidazu bisita kanta eta dantza. 16:00. Go!azen telesaileko lagunen ikuskizuna eta photocall-a. 17:00. Irrien Lagunak-ekin parrandan eta txokolate jatea.
  • Zumardian, tximeleta gunean 13:15. Ongietorri ekitaldia. 13:30. Concha Rociera eta Jon Maia bertsolaria. 15:00. Mindarako haurren ikuskizuna. 15:15. Kale Dor Kayikorekin palmak eta kajoiak jotzeko aukera.
  • Gernika plazan, ezberdin berdinak gunea Puzgarriak eta tailerrak. Antolatzaileak: Oarsoirriak, Real Sociedad Fundazioa, Gipuzkoa Basket Saskibaloi Taldea, Mindara Kirol Egokitua, Arteliburu21, Musikhazi, Juneren Hegoak, Bihotzez elkartea, Beti Prest.
  • Merkatuzar eraikinean Bazkaria. Bi txanda: 13:30ean eta 15:00etan bigarrena. Sarrerak, 5 euroan, Xenpelar Kultur Dendan, Keralan eta Arkaitzan.
Elkarteak
  • Adegmi. Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea.
  • Afestta. Tourette sindromea eta bestelako trastornoen Euskadiko familia elkartea.
  • Agipase. Gipuzkoako Guraso Bananduen elkartea.
  • AMPGYL. Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen guraso elkartea.
  • Arnasa. Fibrosi kistikoaren elkarte gipuzkoarra.
  • ASPANIF. Erbi ezpaindun edo ahosabai hautsidun haurren gurasoen elkartea.
  • ASPANOGI. Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkartea.
  • Aspanovas. Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkartea.
  • Aurrera atera. Animalien laguntzazko terapiaren bidez bazterturiko kolektiboak laguntzeko elkartea.
  • Banaiz Bagara. Elkarrekin euskaraz bizitzeko egitasmoak
  • Beroa. Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea.
  • Bihotzez. Kardiopatiak dituzten haurren familien elkartea.
  • Boclan Biak Bat Fundazioa. Elbarritasun bat duten lagunei eta gizartean bazterturik geratzeko arriskua dutenei laguntzeko txakurrak hezten ditu.
  • Txernobilen lagunak. Ukrainako Doviria gizarte etxearekin lan egiten duen Gipuzkoako elkartea.
  • Etiopia Utopia Fundazioa. Tigray eskualdean (Etiopia), garapenerako lankidetzan laguntzeko elkartea.
  • Chrysallis. Batzuetan pertsona baten sexua ez dator bat jaiotzean genitalen arabera ezarritako sexuarekin. Badira zakila duten neskak eta alua duten mutilak. Haien alde dabil lanean elkartea.
  • Dravet. Sendabiderik gabeko Dravet sindromea haurrei eragiten dien epilepsia mota larria duten haurren familiei laguntzeko elkartea.
  • Down sindrome elkartea. Adimen urritasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko elkartea
  • Gehitu.  Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Elkartea.
  • GKEF. Kirol egokituaren sustapena eta antolaketa Gipuzkoan.
  • Gizakien Lurra. Laguntza zuzena babesik gabeko haurrei.
  • Gure Nahia Elkartasuna. Gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko Gipuzkoako elkartea.
  • Hiru hamabi. Garuneko kaltea jasan duten adin txikikoen familien elkartea.
  • Gure Señeak. Gaixotasun arraroak dituzten haurren familiei sostengua emateko elkartea.
  • Juneren Hegoak. Seme-alabaren bat gaixorik duen eta egoera zaurgarrian dauden familiei laguntzeko elkartea.
  • Kale Dor Kayiko. Ijitoek ijito ez direnek dituzten eskubide eta aukera berdinak izateko lan egiten du elkarteak.
  • Mindara. Dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako elkartea.
  • Pausoka. Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartea.
  • Sahararen Aldeko Goierriko Lagunak. Saharako herriaren alde lan egiten duen elkartea.
  • Vass, Sanfilippo Euskadi. Sanfilippo Sindromedun Umeen Euskal Elkartea.
  • Seaskako integrazio batzordea. Ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzen du ikastoletan.
  • Ume Alaia. Adopzio familien elkartea.
  • Ulertuz. Entzumen urritasuna duten neska-mutilei laguntzeko elkartea.
  • Super H. Gaitz arraro eta onkologikoen ikerketan laguntzeko elkartea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.