Familia ugariek aurrerantzean Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan hobariak izango dituzte.
Plenoan zahartze aktiboaren aldeko mozioa onartu zuten.
EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin aurrera atera da Lezon datorren urteko zerga ordenantza. Atzoko plenoan onartu zuten udal gobernuaren proposamena. Udal iturriek jakinarazi dutenez, “herritarren gaineko presio fiskala ahal den neurrian baretzea” izan da helburua, betiere, “gastu eta diru sarreren oreka zainduz”.
Ordenantzan aldaketa bakarra aurreikus du Lezoko Udalak familia ugariek Ondasun Higiezinen Gaineko zergan hobariak izan ditzaten.
Zahartze aktiboaz
Mozio bat ere onartu zuen plenoak, gobernuak proposatuta, zahartze aktiboaren gainekoa. 2014. urtetik ari dira Lezon zahartze aktiboaren aldeko politikak bultzatzen, eta mozio hau onartuta lan horri bultzada eman nahi izan diote.
Baliabide tekniko eta ekonomikoak handituko dituztela agindu dute eta Lezon orain arte garatu duten proiektua Euskadi Lagunkoi proiektura atxikitzea ekarriko du.