LABek deituta giza kate batek herriko erdialdea zeharkatu du.
Giza katea egin dute Foruen Enparantzatik irten eta Herriko Plazara arte.
50 langile hil dira Euskal Herrian urtea hasiz geroztik lan istripuetan, eta heriotza horiek prekarietatearekin harreman zuzena dutela salatzeko, giza katea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretan Oarso Bidasoko LABek deituta.
Foruen Enparantzatik abiatu dira,
Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du aldarri. Sirenak hotsak lagunduta, laneko buzo gorri eta odolestutako maskarak soinean, herriari bira eman diote.