Bihotz handiegia azken lanarekin irabazi du idazle errenteriarrak saria. Apirilean, Euskadiko Liburu Denden Elkarteak Zilarrezko Euskadi Saria eman zion.
Eider Rodriguez idazle errenteriarra.
Eider Rodriguezek jaso du Euskadi Literatura Saria euskarazko literaturaren sailean.
Bihotz handiegia azken lanarekin irabazi du idazle errenteriarrak saria. Sei kontakizunekin osatuta dago
Bihotz handiegia (Susa,2017). Errenteriarraren laugarren liburua da, aurretik,
Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004),
Haragia (Susa, 2007) eta
Katu jendea (Elkar, 2010 ) idatzi ditu. Aurtengo apirilean, Euskadiko Liburu Denden Elkarteak Zilarrezko Euskadi Saria eman zion
Rodriguezen Bihotz handiegia liburuari.
Sari banaketa azaroaren 27an izango da, Gasteizko Artium Museoan.