Euskaraldia aurkezteko umore ukituak izango dituen ekitaldia egingo dute ostegunean Gezala Auditoriumean. Hainbat xehetasun emango dituzte.
Lezoko Euskaraldiko hamaikakoa, Santakrutz Jaien hasieran.
Ostegunean (hilaren 4an) aurkeztuko dute Lezoko Euskaraldia Gezala Auditoruemean egingo den ekitaldian. 19:00etan hasiko da, eta umore ukituko ekitaldia izango dela aurreratu dute.
Ekitaldia mamian azalduko dute Euskaraldian izena emateko epea zabalik dagoela, hori non eta noiz egin behar den, eta aldi berean nork bere rola aukeratzeko oinarrizko azalpenak emango dituzte. Hau da, Belarriprest edo Ahobizi, bietako bat aukeratzerakoan, zein irizpide jarraitu.
Lezoko Euskaraldia antolatzen ari den batzordeak euskaldun guztiak gonbidatu ditu ekitaldi horretara. Ekitaldi irekia da, eta hara joatea erabakita dutenei iradoki diete gonbidapen hori ingurura zabaltzeko: familiara, lagunetara, lankideetara, bizilagunetara…