Areto Futbolean, Antxoko taldeak hiru puntu gehituta ekin dio denboraldiari.
Pozik sanpedrotarrak Orereta Kafeari irabazita: hirutik bi irabazi dituzte moreek. Argazkia: Sanpedrotarra FE
Taldeen emaitzei erreparatuta, oro har, jardunaldi ona izan da pasaitarrentzat. Futbolean, 3. Mailan, Pasaia KEk denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du San Ignacioren kontra jokatutako partidan, eta Erregionalean, bi talde pasaitarrek irabazi dute; Pasaiak Landetxaren kontra eta Sanpedrotarrak Orereta Kafearen aurka.
Txanponaren beste aldean trintxerpetarrak. Zuri-urdinentzat jardunaldia txarra izan da: Gorengo mailetako bi taldeek galdu dute, gizon eta emakumeena.
Hockey taldea da Trintxerperentzat hiru puntu gehitu dituen bakarra. Fin ari dira Ipar Ligan, bi jardunaldi jokatu eta bietan irabazi baitute.
Areto futbolen, azkenik, Antxoko Areto Futbol taldeak bikain hasi du denboraldia, Alipendiren kontra irabazita, eta oker Pari Berrik Zarautzen kontra galduta.
Futbola
3. Maila
Pasaia 2 – 0 San Ignacio.
1. Erregional Preferentea
Touring 3 – 0 Trintxerpe .
1. Erregionala, Lehengo fasea, lehen multzoa
Landetxa 2 – 6 Pasaia.
Sanpedrotarra 2 – 1 Orereta Kafea.
Emakumeen Gorengo Maila, 1. Multzoa
Trintxerpe 0 – Axular 2.
Areto futbola
Nazional Liga, 3. Maila
Alipendi 6 – 7 Afantxo.
Gipuzkoako Liga, 3. Maila
IDK Pari Berri 1 – 3 Zarautz.
Hockey
Pasaiako Trintxer Hockey 9 – 0 Ganbegi.